Hekimeneko zuzendari Alberto Barandiaran; Fernando Plazoaola, EHU ikerketa arloko errektoreordea, errektektore lanetan; Deustuko Unibertsitateko errektore Jose Maria Guibert eta Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxa izan dira hitzarmena sinatu duten kideak.
Hitzarmenaren helburuak
Elkarlan honi eta beste askori esker, egun Behategia sustatzeko hitzarmena sinatzea lortu dute Euskal Hedabideen Elkarteak eta hiru unibertsitateak. Hala izanda hauek izan dira hitzarmenaren hiru helburu nagusiak:
• Euskal hedabideen arloko ikerketa eta berrikuntzarako gune bat zehaztea, erakunde sinatzaileen arteko lankidetzarako sinergiak eta dinamikak hobetu dituena.
• Unibertsitatearekin elkarlanean, euskal hedabideen balio sustatzea, berrikuntzarako eta ezagutzaren transferentziarako estrategiak elkarren artean banatuz eta gizartearekiko lotura sendotuz.
• Elkarren artean euskal hedabideen eta haren inguruko ikertaldeen ikusgarritasuna bultzatzea, komunikazioak eta euskarak gizartean daukan zeregina indartuz.
Unibertsitateak Hekimen Elkartearekin bat, Alberto Barandiaranek esan bezala, jada hiru urte daramatzate elkarlanean; sektorearen datu base handi bat antolatzen besteak beste. Beste hainbat adierazlerekin gurutzatu eta prospektibak egin ahal izateko finantzazio, egiturazko, kontsumo eta banaketa datuak batu dituztela ere aipatu du.
Orain arte egindako lanaren emaitzak
Euskal hedabideen datu baseari dagokionez, Hekimen osatzen duten komunikabideen finantzazio datuak, egiturazko datuak edo audientzia datuak biltzeari ekin zaio. Behin datuak hartuta, "zalantzarik gabe esan daiteke sektorearen beraren eboluzioa ulertzeko ezinbesteko tresna izango dela, nola sektoreko espresentzat, hala unibertsitate ikerlarientzat".
2015. urtean Hekimen Analytics izeneko tresna sortu zen. Honek Interneteko kontsumoari buruzko datuak sistematikoki bildu eta ustiatzen ditu. Honi esker, euskal hedabideek, sareko kontsumoaren nondik norakoa ezagutu, gainerako komunikabideekin alderaketak egin eta sektorearen beraren eboluzioa aztertu dezakete.
Era berean, Behategiaren finantzaketa publkoari esker, Mondragon Unibertsitateko Hezikom taldeak euskal hedabideen balio sozialaren inguruan garantzen ari den ikerketa lana lagundu du Hekimen elkarteak.
Elkarte parte-hartzaileak eta euren helburuak
Alde batetik Hekimen Elkartearen helburua euskal unibertsitateekin gune bat garatzea bazen ere, egun hitzarmen honetkin helburua erdietsi dute.
Beste alde batetik EHU -Euskal Herriko Unibertsitatea- dugu. Honen barruan hiru ikerketa talde berei daitezke. Hauek bereziki euskal hedabideen baitan daude lanean. Hauetaz gain Euskal Unibertsitate Sistemako beste ikerketa talde batzuk ere badauzka.
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hekuntza Zientzien Fakultateak -Huhezi- ere parte-hartu zuen sinarmenean. Bertako HEZIKOM ikerketa taldeak euskarazko ikus-entzunezko eta kazeta produkzioa aztertzen du, haren kontsumoa eta gizarte proiekzioa baita euskarazko hedabideen etorkizuneko erroka.
Azkenik Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutua, Mondragon Unibertsitateko eta EHUko zenbait irakaslerekin abtera, proiektu bat ari da garatzen. Honetan euskarazko komunikabideen kontsumoa modu kualitatiboan ikertzea da helburu.