Bilboko Udaltzaingoak herritarrentzako arreta Udaletxera ekarri du bertako komisaria berriro ireki ostean, handitzeko eta zaharberritzeko lanak amaitutakoan.
Hala, Udaltzaingoaren egoitza gaurtik aurrera zabalik egongo da eguneko 24 orduetan salaketak jasotzeko, argiketak edo eginbide polizialak egiteko eta auzoko guztiei arreta egiteko, Colon Larreategi 3ko Herritarren Arretarako Bulegoaren ordez.
Era berean, San Agustineko erakinean dagoen Bilboko Udaletxeko Herritarren Arretarako Bulegoan, gaurtik aurrera zirkulazioari lotutako isunen inguruko kontsultak edo errekurtsoak egin edo herritarren segurtasun zein bizikidetzari buruzko kexak eta iruzkinak aurkeztu ahal izango dira. Ordutegia goizeko 08:30etik eguerdiko 14:00ak artekoa da, astelehenetik ostiralera.
Hala, jarduera poliziala eta hari lotutako izapideak herritarrengana hurbiltzeko, Bilboko Udalaren Herritarren Segurtasun Sailak beste pausu bat eman du aurrera, kudeaketa bizkortuta, komisaria berria Udaletxeko bulegoen ondoan dagoelako.
Handitzeko eta zaharberritzeko lanak
Udaltzaingoaren egoitza handitzeko eta zaharberritzeko lanei esker, espazioak berrantolatu eta erabili gabeko beste alderdi batzuk aprobetxatu ahal izan dira, espazioari eta funtzionaltasunari dagokienez hazi ahal izateko.
Hala, lehen 300 m2 erabilgarri bazeuzkan, orain 460 m2 dauzka, bere instalakuntzei garai bateko Erregistro Nagusia atxiki ostean, orain dela gutxi arte Biztanleria, Lurraldea eta Jakinarazpenak azpisaileko bulegoa izandakoa.
Egoitzaren sarrera Bernardino Alonso kalekoa da -Udaletxearen albo batean- eta honako esparruak dauzka:
• Jendaurreko arretarako eremua: itxarongela, tramiteak eta eginbideak egiteko nahiz salaketen aurkezpena salatzeko bulegoak.
• Komisariako udaltzainentzako bulegoak: despatxoak, batzar-gelak, ekipamendua, etab.
• Emakumezkoen eta gizonezkoen aldagelak, 100 udaltzainentzako edukierarekin.
• Biltegia
• Atseden-gunea, etab.
Instalakuntza berriak funtzionaltasuneko eta irisgarritasuneko irizpideetan oinarrituta eraberritu dira, instalakuntzak arauzko eskakizunei moldatuta. Bilboko Udalak 421.000 € inbertitu ditu zabarberritzeko lanetan.
Udaltzaingoaren komisaria eguneko 24 orduetan zabalik
Udala Ikuskaritza deritzon zerbitzutik udaltzainek eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan zerbitzua eskainiko dute, bai tramite eta salaketetan, bai Herritarren Segurtasuneko jardueretan eta beste eginbehar polizial batzuetan.
Zirkulazioari lotutako isunen kontsultak eta errekurtsoak San Agustinen
Era berean, San Agustineko erakinean dagoen Bilboko Udaletxeko Herritarren Arretarako Bulegoan, gaurtik aurrera zirkulazioari lotutako isunen inguruko kontsultak edo errekurtsoak egin edo herritarren segurtasun zein bizikidetzari buruzko kexak edo iruzkinak aurkeztu ahal izango dira. Ordutegia goizeko 08:30etik eguerdiko 14:00ak artekoa da, astelehenetik ostiralera.