BIhar, urtarrilak 19, asteartea hasi eta hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Etxepare eta Arturo Campion kaleek bat egiten duten tokian. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta oinezkoentzat bidea libre egongo da etengabe. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz.
Espaloietan irtenguneak egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Era berean, bihar hasi eta hilabetez ere, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Oñatiko Unibertsitatearen eta Orixe kaleek bat egiten duten tokian. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta oinezkoentzat bidea libre egongo da etengabe. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.
Hemen ere, espaloien irtenguneak egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Gainera, bihartik aurrera, behin betiko kenduko da aparkalekuko erdigune osoa Sabino Arana etorbidearen 44. eta 50. zenbakien arteko tartean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz.
Sabino Arana urbanizatzeko lanen II. fasea egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Bukatzeko, bihar hasi eta hamar egunez, gutxi gorabehera, espaloiaren zati bat okupatu da Luzarra kalean, 20. eta 22. zenbakien artean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aurretiaz. Oinezkoek igarobidea libre izango dute etengabe.
Luzarra kalean sarbide mekanikoak jartzeko obrak hasiko direlako okupatuko da esparru publikoa.
Bihar, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko da Dique kaleko zenbaki guztietan; Tronkabideako zenbaki guztietan eta Olabeagako kaiko 7. zenbakian.
Udalaren ur-sarean konponketa-lanak egiteko kenduko da ura.