Seve Demir, Pakize Nayır eta Fatma Uyar dira urtarrilaren 4ean Turkiako poliziak hildako aktibista kurduak. Hirurak ekintzaile politiko ezagunak ziren.
Seve Demir DBP Partiduaren Parlamentuko kidea zen eta baita Emakumeen Mundu Martxako sustatzailea ere. Pakize Nayır Silopiko Herri Asanbladakoa, eta Fatma Uyar Emakumeeen Kongresuko (KJA) kidea.
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxatik turkiar estatuaren erailketa salatu eta babes osoa erakutsi nahi diete emakume borrokalari hauei zein Kurdistango herriari. Gauzak horrela, elkarretaratzea egingo dute Trukiako Enbaxadan, Kale Nagusiko 65. zenbakian, 19:30ean. Biji!