Bigarren konferentzia honetan bi gaiei buruz egingo da eztabaida. Alde batetik arratsaldeko 17:00etan hasiko den eta 19:00etan bukatutzat emango den gaia 'Ezkerreko eraldaketa feminismotik' izango da. Bertan Jakin aldizkariko zuzendaria den Lorea Agirre eta idazle eta politologoa den Jule Goikoetxea izango dira hizlari. Gai honen ostean, 19:15etatik 21:00etara, 'Catalunya en la Encrucijada' gaia jorratuko du Albert Botranek, CUPeko diputatu eta historialariak.
Mahai inguru hauen bitartez, "eraldaketa sozialarekin engaiatuta dauden" pertsona guztientzat topagune ireki bat eraiki nahi dute. Horretaz gain, Rosa Luxemburgen pentsamendua eta ekintza politikoan sakontzea ere izango dute oinarri. Guzti honekin, batez ere ezker iraultzaileak aurre egin beharreko auzi nagusiei erantzunak topatzea dute xede.
Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu Hika Ateneonen web orrialdean: www.hikaateneo.org