Infusio aroma ipuin artean

uriola.eus 2016ko ots. 26a, 09:43

Bosteko T, infusioen dastaketa eta ipuinen kontaketen fusioan diharduen konpainia, gaur arituko da Altamirako Udaltegian Bosteko saioa eskaintzen. Antzezlana 19:30ean hasiko da.

 

Gaurkoan, Zirkuituak Mama Crea taldearen Bosteko saioa ikusteko aukera eskainiko du Altamirakoko udaltegian. Paloma Rico, Idoia Sainz, Ane Sison, Kepa Ajuria, Jon Ander Espinosa, Elentxu de Andres eta Susan Rebollar dira antzezlaneko narratzaile taldea osatzen duten kideak. 

Rooibos, kanela, erregaliza, Pakistango tea, ezkaia, jengibrea, mendafina, kardamomoa… Zuzendariek adierazi bezala, "istorio guztiak argitaragabekoak dira eta proiektu honetarako sortu dira beren beregi". Denboran egindako bidaiak, maitasun zapuztuak, ahosabaiko esperientziak, jainkoen seme-alabak, milaka urteko zuhaitzak, espiritu bidaiaria… zentzumenen bidaia dastatzeko aukera egongo da gaurko honetan.

 

Bilboko Zirkuitua

Antzerki eta dantza sortzaile eta talde hasi berriei beren lanak taularatu eta jendaurrean aurkezteko aukera ematen dien egitasmoa da Bilboko Zirkuitua izenekoa. 2016ko uzta prest du jada Zirkuituak.

Bilbon sortutako antzerki proposamenak, "fresko eta gaurkotuenak", Bilboko barrutietan taularatzeko prest daude. Hortaz, zortzi barrutitan, hamaika proposamen oso desberdin ikusteko aukera izango du antzerkizaleak. Eta denak doan.

 

Informazio gehiago: www.facebook.com/bilbokokalealdia