Athletic-FC Barcelona partidua 21:00etan jokatuko da San Mamesen eta ordutegiagatik zenbait linearen zerbitzua luzatuko da.
Azken irteerak
- 28. lineak (Uribarri /Altamira) honela luzatuko du irteera-ordutegia:
• Uribarrirantz, Jesusen Bihotzetik: 23:00 – 23:10etan.
• Altamirarantz,Sabino Araneko 34tik: 23:10etan.
- 38. lineak (Otxarkoaga/Basurtu-Termibus) honela luzatuko du irteera-ordutegia:
• Termibusetik: 23:00 – 23:10etan.
- 56. lineak (La Peña-Jesusen Bihotza) honela luzatuko du irteera-ordutegia:
• Jesusen Bihotzetik: 23:00 – 23:10etan.
- 57. lineak (Miribilla- Ospitalea) honela luzatuko du irteera-ordutegia:
• Ospitaletik: 23:10etan.
- 62. lineak (San Mames/ Arabella) honela luzatuko du irteera-ordutegia:
• Jesusen Bihotzetik: 23:00 – 23:10etan.
Bestalde, Dominion Bilbao Basket-FC Bayern Munich partida 20:45ean jokatuko da Bilbao Arenan; ondorioz, Udalak Bilbobuseko zerbitzua hobetuko du, Plaza Biribila estadioarekin lotzeko linea bat ipinita.
E1 linea berriko autobusa 10 minututan behin abiatuko da Plaza Biribileko inguruetatik Dominion Bilbao Basket eta FC Bayern Munich taldeen arteko partidua hasi-20:45tan- baino ordu bat lehenago. Partidua amaitutakoan, Bilbao Arenatik (Askatasuna/Gortazar) geralekutik Hurtado Ametzaga 1 geralekuraino abiatuko dira autobusak, 10 minututan behin eta geralekuan jendea geratzen den bitartean, zaletuak etxeratzea errazteko asmoz.
Zerbitzua arintzeko, autobus zuzenek geldialdi bakarra egingo dute estadiora heldu baino lehen Hurtado Ametzaga 50 geralekuan joanekoan eta Hurtado Ametzaga 15ean etorrian.
Azkenik, Udalak Bilbao Arenatik bertatik 500 metroko ingurunean metro, tren edo tranbiako geralekuak daudela gogorarazi nahi du, Bilboko auzoetarainoko nahiz inguruko udalerrietarainoko lotura zuzenak dituztenak. Gainera, partida-egunetarako, taxi geraleku berezia jarriko da Askatasuna Etorbideko 11n.
Informazio gehiago geralekuan bertan, 010 informazio-telefonora deituta edo udal webgunean: www.bilbao.eus.