Azken aldian, San Inazioko metroko dardarak eragindako arrakalei eta lur-jauzi txikien eraginez, auzotarrek kexa formala bidali diote Bizkaiko Foru Aldundiari, guzti hau azalduz eta egoerari irtenbide bat eskatuz.
Behin egoera aztertuta, metro inguruko etxebizitzak indarberritzeko eta auzoak jasaten dituen dardarak murrizteko plana abiatuko da. Honetarako, Bizkaiko Garraio Partzuergoak 560.000 euroko aurrekontua bideratuko du.