20.000 euroko BBK Ja! BIlbao 2016 saria lortuko du John Cleesek; umore berritzailera eta satirikora bideratutako ibilbide profesionalaren omenez.
John Cleesek -Somerset, 1939- "antzezle, idazle eta pertsona altu" gisa definitzen du bere burua. Monty Python taldeko kide ere bada, Michael Palin, Graham Chapman, Terry Gilliam, Eric Idle eta Terry Jonesekin batera. Hauek izan ziren BBCko 'Monty Phyton's Flying Circur' seri ezaguna ospetsu bilakatu zutena, umore surrealistari, lotsabakoari eta beltzari esker. Taldeak arrakasta film luzeekin ere handitu zuen; 'Mahai karratuko zaldunak', 'Brianen bizitza' edota 'Bizitzaren esanahia' fimekin, besteak beste.
Guzti honegatik, Ja! Bilbao jaialdiko antolatzaileak oso pozik daude saria John Cleeseri emateko aukera izateagatik. Garai guztietako komiko britainiar eraginkorrena izendatu baitzuten 2014an.