Esparru publikoa okupatuko da bihar Bilboko zenbait gunetan

uriola.eus 2016ko urt. 19a, 07:00

Udalak jakinarazi duenez, bihar, hilak 20, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Entrecanales Doktorearen kalean; eten egingo da Artazubekoako ibilgailuaren zerbitzua eta ura moztuko dute Berrizbidea inguruetan.

Bihar, urtarrilak 20 hasi eta hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Entrecanales Doktorearen kalean. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta oinezkoentzat bidea libre izango da etengabe. Gainera, okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz.

Sabino Arana urbanizatzeko lanen III. fasea egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Bestalde, bihar eta etzi, urtarrilak 20 eta 21, eten egingo da Artazubekoako ibilgailiuaren zerbitzua instalazioetan hobekuntzak egiteko.

Ur etena

Bukatzeko 16:00etatik 20:00etara, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko dute Gorbeia kaleko 7 eta 9 zenbakietan; Ganeta mendiko 1.ean eta Ganekogorta mendiko 2an. 

Udalaren ur-sarean konponketa-lanak egiteko kenduko da ura.