Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, sua 03:15 aldera piztu da. Suteak etxebizitza horretan bakarrik egin ditu kalteak, eta ez dute eraikina hustu behar izan. Suhiltzaileek amatatu dituzte garrak.
Etxebizitzako bi lagunak, 57 urteko gizon bat eta 50 urteko emakume bat, intoxikatu dira kea arnastean eta Basurtuko Ospitalera eraman dituzte.