Giuliano Carmignola, BOS eta Vivaldi bat eginik

uriola.eus 2016ko urt. 21a, 07:00

BOSBaroque zikloaren baitan, bi kontzertu eskainiko ditu Bilboko Orkestra Sinfonikoak Giuliano Carmignola biolinista ezagunaren partaidetzarekin Euskalduna Jauregian gaur eta bihar. Antonio Vilvaldiren piezak interpretatuko dituzte.

Urtarrilaren 21ean eta 22an, Euskalduna Jauregian, Antonio Vivaldiren lau pieza interpretatuko dituzte Giuliano Carmignolak eta BOSek elkarlanean. Biolina eta zuzendaritza Carmignolaren ardura izango dira.

Kontzertuak, bi egunetan, 19:30ean hasiko dira.

 

Programa

Sinfonia Do maiorrean, hari eta baxu jarraiturako, Rv 116 (6’).

Kontzertua Fa maiorrean, hari eta baxu jarraiturako, ‘Per la solennità di San Lorenzo’, RV 286 (14’).

Kontzertua Re maiorrean, biolin, hari eta baxu jarraiturako, ‘Il grosso mogul’, RV 208 (13’).

Le Quattro Stagioni (40’).

 

www.bilbaorkestra.eus