Dantzak eta erromeriak Bilboko kaleetan

uriola.eus 2016ko urt. 20a, 09:00

Euskal folklorea sustatzeko eta auzoetan lan egiten duten dantza taldeei laguntzeko prest, aurten ere 'Dantza Plazetan' programa bueltan da.

Hiriko hainbat barrutitan egiten diren euskal dantza ikuskizunak eta erromeriak biltzen dituen programa da hau, eta urtarrilaren 30ean Salbatzaile Dantza Taldea eta Deustuko Folklore eta Bihotz Alai Dantza taldeek emango diote hasiera 'Dantza Plazetan' programari.

 

Urtarrilak 30

- Bihotz Alai Folklore Dantza Taldea (Dantza ikuskizunak): 12:00etan San Felicisimon

- Salbatzaile Dantza Taldea (Erromeria): 20:00etan Santiago Plazan

- Deustuko Folklore Taldeak; Bihotz Alai, Mikeldi, Goiko Alde eta Ondalan (Erromeria): 20:30ean Done Petrike plazan

Urtarrilak 31

- Ondalan (Erraldoien kalejirak): 11:30ean Deustutik

 

Ikuskizun hauetaz gain, urte osoan zehar beste hainbat taldeek Bilbotik barrena eskeiniko duten dantza, erromeria eta kalejira ikusteko aukera ere izango dugu. Honi buruz informazio gehiago batu nahi izanez gero, hona hemen lotura: www.kulturabarrutik.eus