Aldi baterako etengo da Ametzolako igogailuaren zerbitzua

uriola.eus 2016ko urtarrilaren 20a

Udalak jakitera eman duenez, bihar eta etzi, hilak 21 eta 22, eten egingo da Ametzolako igogailuaren zerbitzua.

Instalazioetan hobekuntzak egiteko etengo da zerbitzua aurreratu dutenez eta bi egun eta gero igogailua berriz ere martxan egotea aurreikusi dute.