Parte hartzaileek bete behar izango duten beste baldintza bat, 30 minututik gorakoa antzezlana ez izatea izango da eta ikastetxe bakoitzak gehienez hiru obra aurkeztuko ahal izango ditu.
Lehiaketa den einean, sariak ere izango dira, sei zehazki; Lan eszenikorik onena (300 euro), Proposamen eszenikorik originalena (300 euro), Obraren alderdi teknikoen tratamendurik onena (300 euro), Antzerki, dantza, zirku edo bestelako diziplina eszenikoak berreskuratzeko lanik onena (300 euro), Interpretazio global eta koraleko lanik onena (300 euro), Parte-hartzaileen adinera ondoen egokitutako lana (300 euro) eta Epaimahaiak bere kabuz izendatutako accesit bat, palmaresean jaso gabeko alderdiak saritzeko (300 euro) 300 euroko sariak izango dira danak eta eszena eta hezkuntza arloko irizpideen arabera emango dira.
Maiatzaren 22an, Epaimahaiak Arriaga Antzokian izango den gala batean antzeztuko diren lanak aukeratuko ditu saritutakoen artean.