Bilbaoeszenak topaketak antolatu ditu 30 pertsonarentzat

uriola.eus 2016ko urt. 20a, 08:57

Argazkia: Espacio Open

Otsailaren 2an, asteartea, egingo den topaketaren helburua ehun elektronikoak eta wearable gailuak arte eszenikoetan aplikatzeak ematen dituen aukerak eskaintzea izango da. 

Bilbaoeszenak antolatutako ekitaldia da eta honen lokaletan izango da arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara bitartean. Bertan Paola Guimerans artista, hezitzailea eta diziplinarteko hezkuntzako material berriak eta sortzen ari diren eredu berriak eskulangintza, diseinua eta teknologia konbinatuz ikertzen dituena izango da hitzaldia ematen.

Nahiz eta sarrera doakoa den, 5 euroko fidantza jarri beharko da info@atae.org helbidean izena ematerakoan. Fidantza hori osorik itzuliko zaie euren plaza betetzen dutenei eta gehienezko pertsona kopurua 30ekoa izango da.