Zikloari hasiera emanez, Pierfrancesco Dilibertoren La mafia uccide solo d’estate filma proiektatuko da gaur, 2014an komedia oneraren Europa saria irabazitakoa. Siziliako Forest Gump bati buruzkoa da zuzendariaren lehen lana, eta Cristina Capotondi aktorearen lan bikaina erakusten du. Dramak islatutako istorioak pasioari eta irribarreari lekua egingo dio.
Bihar aldiz, Mario Martoneren Il giovane favoloso (Leopardi) ikusteko aukera izango da. Genero historikodun filma honek, zortziehuneko Italiara bidaiatzea eragingo dio ikusleari, Giacomo Leopardi poetaren bizitza erakutsiz, Elio Germano aktoreak poliki interpretatua.
Zikloarekin bukatzeko, ostiralean Eduardo Falconeren Se Dio vuole eskainiko du BBK aretoak, komedia generodun Andrea izeneko protagonistaren istorioa kontatuko duena. Bere familia zur eta lur uzten du: apaiz izan nahi du.
Zikloa Italiako Etxeak sustatu du, Euskadiko Hizkuntza eta Kulturaren Institutu Ofizialak, Bilboko Kultura Sailaren, Zinebiren eta Erromako Luce Intitutuaren laguntzaz.
Film guztiak jatorrizko bertsioan dira, 2014- 2015 urteetan ekoiztuak, gaztelerazko eta ingelesezko azpitituluekin. Sarrera doan izango da, aulkiak bete arte.