Kartelaren egileak Bilboko 'GurEra Arkitektura' estudioko Saioa Martin Riolobos, Miren Itxaso Roman Ruiz de Aguirre eta Yeray Llarena Prieto bilbotarrak dira eta Bilboko Inauteriak irudikatuko dituen lana sortzeak eragiten duen ohoreaz gain, 2.000 euroko saria jasoko dute.
Edizio honetan 50 kartel aurkeztu dira lehiaketara. Lanen jatorria desberdina izan da eta partehartzaileak Irungoak, Lleidakoak, Castellonekoak edota Burgosekoak izan dira. Hala ere, ohikoa denez, bilbotarrak izan dira gehienak.
Jai Batzordeak izendatutako epaimahai batek aukeratu zituen kartel finalistak. Epaimahaiak sei kide izan ditu: Bilboko Konpartsetako ordezkari bat; Udaleko ordezkariak diren Itziar Urtasun eta Goyo Zurro, Jaietako batzordearen presidentea eta ordezkaria; Maylin Vergara disenatzailea eta Fede Merino kazetaria.
Sei kartel finalistak Terminus Eraikinean, Bilboko Udalaren web orrialdean (www.bilbao.net) eta bozketako baliabide kolaboratzaileetan egon dira ikusgai abenduaren 14a eta 18a bitartean. Egun horietan zehar herritarrek botoa emateko aukera izan dute Terminus Eraikinean (Plaza Biribilean) era presentzialean, Bilboko Udalaren web-orrian eta komunikabide kolaboratzaileetan.
Aurten komunikabide laguntzaile hauen bitartez egin dira bozketak: Deia, El Correo, Gara, El Nervion, Cadena Ser Bilbao, EITBko web-orrian, Onda Vasca, Onda Cero, Radio Nervion, Bizkaia Irratia, Radio Popular, Telebilbao eta Bilbao 24 Horas.
2016ko aratusteak otsailaren 4tik 9ra ospatuko dira. Udalak prentsaurrekoa eskainiko du datorren astean programazioaren inguruko zehaztasun gehiago emate aldera.