"Ikus-entzunezkoari galdera ikur deseroso eta desegokortzaileak" jartzeko helburuarekin 2012an sortutako jaialdia da hau. Aurtengo edizioan, hamahiru film eta hiru tailer eskainiko dira, eta hautespen batzordea Agnès Pe. Tomàsek, Bob Moriczek eta Jorge Núñezek osatu dute.
Emanaldi guztietan zinegileek hartuko dute parte, Flor Azul, Cloud of skin, Pisspants etaDusty Stacks of mom The Poster Project filmetan izan ezik.
Sarrera doakoa izango da.
'Pantalla fantasma 5' - Egitaraua
Urtarrilak 21 osteguna
- 10:00etatik 16:00etara Tailerra: El Pop del Terror (Strom and Drunk)
- 18:00etan: SAD saioa, tailerra eta film kolektiboa
- 20:00etan Suggestive gestures (David Finkelstein, 2014. 75')
Urtarrilak 22 ostirala
- 17:00etan: Fausto 2 (Pedro Navarro, 2015. 46')
- 18:30ean: Charlotte. Grey. Rocks (Lorea Alfaro, 2015. 65')
- 19:45ean: Dusty stacks of mom. The Poster Project (Jodie Mack, 2013. 41')
- 21:30ean: Joc inútil The Movie (Pau Magrané, 2015. 70')
Testua: Ane Fernandez / Iturria: zinea.eu