Esparru publikoa okupatuko dute bihar Diaz Enparanza Doktorearen kalean

uriola.eus 2016ko urt. 21a, 07:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, urtarrilak 22, 07:00etatik 18:00etara bitartean, gutxi gora behera, ibilgailuen zirkulaziorakoitxi eta aparkalekuak okupatuko dira Diaz Enparanza Doktorearen kalean, Biarritz eta Villabaso kaleen artean. 

Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta garajeetarako sarrera baimenduko da. Ordezko bideak Novia Salcedo eta Villabaso izango dira.

Zirkulazio etenaldia, hormigoia punpatzeko lanek eragingo dute.