Kontserbatorioko ikasleek kontzertu berezia eskainiko dute

uriola.eus 2016ko urt. 21a, 09:34

Argazkia: Bilbao Musika Eskola

Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioko ikasleak izango dira Bilbao Musikako Auditorioan urtarrilaren 22an.

Arratsaldeko 19:00etatik aurrera izango dira bertan musikariak eta sarrera doakoa izango da Bilbao Musikako egoitzan, La Galeran (Sorkunde kalea 8).

Honetaz gain, urtarrilaren 25ean publikoari irekita egongo den saxofoi ikasleen audizioa ere eskainiko dute. Arratsaldeko 19:45ean hasiko da kontzertua. Hau ere Bilbao Musikako Auditorioan eta doan.