'Literatura ezaguntzen' izeneko ekitaldian Jose R. Pascual Vilaplana zuzendari titularraren aginduetara, Bilboko Bandaren 45 interprete baino gehiagok musikaz beteko dute Auditorioa. Honetan Roque Baños, Andres Valero-Castells, Joan Canet, eta Leonardo Bernstein bezalako egileen lanak entzuteko aukera izango dugu. Horrez gain, Bandak Jesus Guridi ere omenduko du, Una aventura de Don Quijote poema sinfonikoa eskeiniz, estreinatu enetik 100 urte betetzen direnean.
Bestetik, Antonio Ruperez antzezleak, Muguel Hernandezen poemak errezitatuko ditu, Joan Enric Canet Todoli konposatzailearen Viento del pueblo dokumental sinfonikoarekin bat.
Sarrera 2 eurotan izango da eta jauregiko txarteldegian jaso ahal izango dira kontzertuaren egunera arte, urtarriak 24ra arte. Kutxabank-edko kotcazainetan eta www.euskalduna.net webgunean.