Txikiguneak 340 ume baino gehiago jaso ditu aurtengo gabonetan

uriola.eus 2016ko urt. 22a, 11:25

346 ume jaso ditu Erriberako Merkatuan kokatutako txikiguneak aurtengo gabonetan. Guztira 181 neskato eta 165 mutiko izan dira. Gainera, nahiz eta txikigunea 3 urtetatik 10era arteko adin tartea zuen, gerturatu diren haur gehienak 3 eta 6 urte bitartekoak izan dira. 

Txikiguneak abenduaren 21ean ireki zituen ateak, Merkatuko bigarren solairuaren erdialdean, eta abenduaren 31ra arte eskaini du zerbitzua. Hamar egun horietan goizez egon da zabalik, eta abenduaren 23an eta 30ean arratsaldez ere zabaldu zituen ateak.

Ume gehien etorri ziren egunak abenduaren 23, 24 eta 30 izan ziren, Merkatura jende gehien joan zen egunetako batzuekin bat etorriz; abenduaren 23a eta 30a.

3 eta 10 urte arteko haurrak izan ziren ludoteka zerbitzu horretaz gozatu ahal izan zutenak, hala ere, bataz bestekoa behin eginda, gehienak 3 eta 6 urte bitartekoak dira. Bertan, jolas librearen bitartez, euskararen erabilera eta txikien arteko harremanak sustatu ziren. Horretarako, estruktura puzgarria, margotzeko txokoa, eraikuntzarako blokeak eta zenbait jolas eta jostailu izan zituzten.