Espazio publikoa okupatuko dute bihar Indautxu eta Santutxuko hainbat kaletan

uriola.eus 2016ko urt. 25a, 07:00

Udalak jakinarazi duenez, bihar, hilak 22, espazio publikoa okupatuko dute Avila, Labayru eta Iturriaga kaleetan.

Bihar, urtarrilak 26, asteartea hasi eta hilabetez, gutxi gorabehera, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Avila kale osoan eta Labayru kalearen 25. zenbakiaren parean. Oinezkoek igarobidea libre izango dute eta aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz. Merkatuaren parean dagoen zamalanetarako aldea, Avila kaleko 2. zenbakiaren parera aldatuko da.

Elektrizitatearen kanalizazio-lanak espaloitik egiteko okupatuko da espazio publikoa.

Bestalde, bihar hasi eta bi astez, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Iturriaga kalean, 82.zenbakiaren parean. Oinezkoentzat bidea libre egongo da etengabe eta okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte.

Hornidura-sareko hodiak ipintzeko okupatuko da esparru publikoa.