FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoan parte hartzeko oinarriak iragarri dituzte

Nontzeberri 2016ko urt. 25a, 08:55

Jaialdia 2016ko maiatzaren 6tik 13ra egingo da, eta aurten sei sari banatuko dira. Honetan parte-hartzeko, materiala 2016ko martxoaren 15a, gaueko 23:59ak baino lehen entregatu beharko da.

Jaialdian sei sari banatuko dira: Sail ofizialeko film luzerik onenaren saria, Sail ofizialeko gidoirik onenaren saria, Sail ofizialeko zuzendari berritzaileenaren saria, Film laburrik onenen sariak eta Sakelako telefonoarekin grabatutako film laburrik onenen sariak.

Horiei Fantrobia sari berezia gehitu behar zaie, genero fantastikoan ibilbide azpimarragarria egin duten profesionalak omentzeko sortua.

Sail Ofizialean, FANT laburrean sailean eta Phone Fantastikoa Lehiaketan parte hartzeko, interesdunek filmen izena eman beharko dute sail horietan. Datuok eman behar dira inprimakian: herrialdea, filmaren laburpena, zuzendariaren biografia eta filmografia, filmaren elkarrizketen testu osoa eta argazkiak. Testuak euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez idatzi beharko dira.

Film edo film laburrak Zinemaldiko Programazio Batzordeari aurkezteko, Movibeta Festival edo FestHome web-orriak erabili behar dira.

Oinarriei buruzko xehetasun guztiak: www.fantbilbao.eus

 

Nontzeberrik bidalia