'Arquetipos de mujer' antzezlana izando da gaur ikusgai Santutxuko udaltegian

uriola.eus 2016ko ots. 19a, 08:51

Bilboko Zirkuituaren XV. edizioa gaur jarriko da martxan. Arte eszenikoen alorrean, zaletuek eta erdi-profesionalek osatutako bertako taldeen jarduera bultzatu nahi duen Kultura Sailak antolatutako programa apirilaren 21era arte luzatuko da. 11 konpainiaren 17 emanaldik osatzen dute egitaraua. 

Urteko lehen hiruhileko honetarako programazioa osatutako konpainien presentzia garrantzitsuak markatzen du, Bea Insa, Maite Guevara edota Juana Lor artisten eta emakumeak nagusi diren Mama Crea, Lagrimas solubles, Bibote Gorriak, Luna Llena edo Totu bezalako konpainien proposamenekin. Lagrimas Solubles taldeak, hain zuzen ere, Haced el favor de estaros quietos azken lana estreinatuko du Bilboko Zirkuituan, eta ikus-entzuleek, Off the record lanaz, euskaraz egindako antzezlan hoberenaren 2015eko Kriseilu Sariaz, gozatu ahal izango dute.   

Ikuskizun gehienak Bilboko Zirkuituan lehen aldiz ikusiko diren arren, berriro programatu da Martina Nuatina pailazoaren papera eginez ikus-entzuleen aldetik harrera bikaina izan duen Maite Guevararen Soltarlo al aire antzezlana. Komedia hori bihar, hilak 29, helduko da San Frantziskoko udaltegira. 

Gaur, hilak 19, errepikatuko duen beste bat Juana Lor artista izango da, Arquetipos de mujer lanarekin, izan ere, aurreko emanaldian pertsona asko kanpoan geratu ziren, areto guztia bete egin zelako. Topaketa forma duen pieza eszenikoa da, eta Juana Lorrek, emakume bakar baten barruan bizi daitezkeen emakume guztiak identifikatzeko eta ezagutzeko aukera ematen duten zenbait tresna erabilgarri eskaintzen ditu. Pieza hori gaur ikusi ahal izango da Bilboko Zirkuituaren areto sarean sartu den Santutxuko udaltegian.

Ohikoa izaten ari denez, edizio berri honetan, gure programan dagoeneko ezagunak diren zenbait konpainia igoko dira Bilboko Zirkuituaren eszenatokira, Luna Llena, Totum edo Mama Crea, besteak beste, antzerki zirkuitu honetan parte hartzen duten taldeekin eta artistekin batera, Lagrimas Solubles eta Bibote Gorriak (Galder Perezen zuzendaritzapean), besteak beste. 

Datozen hilabeteetarako programazioaren barruan azpimarratzekoa da, izan ere, Galder Perezek zuzendutako euskaraz egindako Off the record lana, Ane Zabalak eta Aiora Sedanok antzeztua. Lana moldatu egin da, Pabellon 6ko Antzerki Laburreko III. Jardunaldietan saria jaso ondoren. Horrela, moldaketa zabalagoa Bilboko Zirkuituaren barruan estreinatuko da, eta Begoñako udaltegian (otsailaren 12an) eta Errekaldekoan (martxoaren 3an) ikusi ahal izango da. 

Balantzea

Duela hamarkada bat programa martxan jarri zenetik, zabalduz eta emanaldi eta eszenatoki kopurua handituz joan da. Denborarekin, egitaraua ia hiriko auzo guztietara zabaldu da. Auzo horietako askok urte osoan jasotzen duten Arte Eszeniko eskaintza bakarra da. 

Bilboko Zirkuitua, genero horretako ekimen aitzindaria eta bakarra da Euskadi osoan. Bilboko antzerki taldeei euren lanak aurkezteko aukera eskaintzeaz gain, programa honek Bilboren kultur eskaintza deszentralizatzen ere laguntzen du. 

Bilboko Udaleko Kultura Sailak argiztapen eta soinu zerbitzu teknikoa eta publizitatea eskaintzen die konpainiei, eta baita konpentsazio ekonomiko bat ere. Programazioak formatu txikiko lanak aurreikusten ditu euskaraz eta gaztelaniaz. Aurreko edizioetan bezala, emanaldiak urtarrileko, otsaileko, martxoko eta apirileko ostegunetan eta ostiraletan programatu dira, arratsaldeko 19:30etik aurrera, eta sarrera librea da.

 

Egitaraua

Otsailak 19: Arquetipos de mujer (Juana Lor) Santutxuko udaltegian.

Otsailak 25: Bosteko I (Mama Crea) Abando–Barrainkuako udaltegian.

Otsailak 26: Bosteko I (Mama Crea) Altamirako udaltegian.

Martxoak 3: Off the record - euskaraz. (Bibote gorriak) Errekaldeko udaltegian.

Martxoak 4: Haced el favor de estaros quietos (Lagrimas solubles) San Frantziskoko udaltegian.

Martxoak 10: Haced el favor de estaros quietos (Lagrimas solubles) Begoñako udaltegian.

Martxoak 17: Auto (Nirdursan Teatroa) Otxarkoagako udaltegian.

Apirilak 7: Medea (Bea Insa) San Frantziskoko udaltegian.

Apirilak 14: Materia gris (Totum) Begoñako udaltegian.

Apirilak 21: Cervantes no rima con diamante ¿o si? (Kepa Gallego eta Maria Urcelay) Otxarkoagako udaltegian. 

 

Emanaldi guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. 

Informazio gehiago: www.kulturabarrutik.eus eta www.badbilbao.eus helbideetan.