Arcade Fire taldeak Foals eta Pixies bandekin bat egingo du Bilbao BBK Live Jaialdiko kartelburu gisa. Kanadako talde paregabeak Bilboko jaialdian parte hartuko du uztailaren 7an, 8an eta 9an egingo diren kontzertuetako batean. Uda honetan Europatik bira egingo dute, eta Bilbokoa izango da kontinentean eskainiko dituzten bi kontzertuetako bat.
Montrealeko bandak oso denbora laburrean bereganatu zituen publikoa eta kritika, eta pop ilun eta barrokoaren eta dance-rock estiloaren arteko musika-eskaintza pertsonalari esker lortu zuen hori, baina, nola ez, instrumentuen erakusketa bikaina eskainiz. Izan ere, taldeko kide guztiek hainbat musika-tresna jotzen dituzte, eta, hori dela eta, ikuskizunetan mota askotako instrumentuak dituzte, hala nola bateriak, pianoak, biolinak, biolontxeloak, akordeoiak eta beste musika-tresna asko. Horiei esker kontzertuak esperientzia berdingabeak izan ohi dira.
Arcade Fire garai honetako talderik onenetako bat dela uste dute askok, eta, batik bat, zuzeneko emanaldien oihartzunagatik gertatu da hori. Daily Telegraph egunkariak, besteak beste, "agertokiaren gainean munduko bandarik onena dira" adierazi zuen.
Arcade Fire taldearen laugarren albumak 'Reflektor' izena du eta 2013. urtean kaleratu zen. Erresuma Batuko eta AEBtako zerrenda ofizialetan lehenengo postua lortu zuen eta, horrez gain, iTunes zerrendako burua izan zen 40 herrialdetan. 'Funeral' (2004) diskoaren debutak eragin handia izan zuen, eta kritikak luze txalotu zuen. Bestalde, taldea hamarkadako albumen zerrendetan jaso zuten Pitchfork, Guardian, Mojo eta Rolling Stone taldeekin batera. 'Neon Bible' ondorengoak 2007. urtean egin zuen debuta, eta Erresuma Batuan bigarren tokian jarri zen, baita Billboard Hot 100en ere. Grammy sarietan, album alternatiborik onena sarira izendatu zituzten bi diskoak, kaleratu eta gero. Bandak, 2011. urtean, Urteko Diskoa saria irabazi zuen Grammy sarietan estudioko 'The Suburbs' (2010) hirugarren diskoarekin. Hori guztia 2011ko BRIT Awards lehiaketan Nazioarteko Talderik Onena eta Nazioarteko Album Onena sariak jaso baino lehen gertatu zen.
2016ko uztailaren 7an, 8an, eta 9an Kobetamendin besteak beste, talde hauek egongo dira: Arcade Fire, Pixies, Foals, New Order, M83, Hot Chip, Years & years, Jose Gonzalez, Father John Misty, Courtney Barnett, Wolf Alice, Was eta Hola a todo el mundo.
Bonuak eta prezioak
Bonuaren eskaintza: 110€ + 6€ gastuak
Bonuaren eskaintza + kanpina: 120€ + 6€ gastuak
Hauek, www.bilbaobbklive.com eta Kutxabank Sarean (webgunean eta zerbitzu anitzeko kutxazainetan), Ticketmaster, 902 15 00 25, FNAC, Carrefour, HalcónViajes bulegoetan, www.ticketea.com, www.entradas.com, eta www.atrapalo.com atarietan eskuratu daitezke.
Bizkaiko Kultur Txartela
Hirugarren urtez jarraian, Bizkaiko ikusleek B motako Bizkaiko Kultur Txartela erabili ahal izango dute Bilbao BBK Live jaialdiko bonuak erosteko. Bizkaiko Kultur Txartela BBK zerbitzu anitzeko kutxazainetan erosi ahal izango dute Bizkaian, 2015eko abenduaren 10etik 2016ko urtarrilaren 27ra, edo agortu arte. Erabiltzeko epea 2015eko abenduaren 10ean hasi eta 2016ko urtarrilaren 30ean amaituko da. Prezioa 28 euro da, eta 40 euroko erosketa-balioa du. Bizkaiko Kultur Txartelak metatu ahal izango dira, baina balioa ezin izango da zatitu.