Herritarren eskakizunetara egokitzeko eta partaidetza sustatzeko aldaketak Barrutietako Kontseiluetan

uriola.eus 2016ko urt. 26a, 10:08
Argazkia: redremedia.wordpress.com

Bilboko Udalak parte-hartze prozesu berri bat abiarazi du. Barrutietako Kontseiluen funtzionamendua eta erregelamendua berrikusteko prozesua, hain zuzen ere. Gotzone Zaldunbide Herritarrentzako Arreta, Partaidetza eta Barrutien Saileko zinegotzi ordezkariak iragarri du Barrutietako Kontseiluen Berrikuspenerako Parte Hartzeko Prozesuaren hasiera. 

Zabaldu berri den prozesuaren asmoa Barrutietako Kontseiluen "eguneroko jardunarekin zerikusia duten erakunde eta pertsona guztiak biltzea da": auzo elkarteak, soziokulturalak, kirol elkarteak eta asistentzialak; merkatariak; talde politikoak; udal sailak... "parte-hartze prozesuaren intentsitatea herritarren benetako eskakizunetara egokitzeko".

Horrela, Udaleko sailek Barrutietako Kontseiluetara helarazi beharreko informazioa eta herritarren proposamenak bideratzeko moduak birdefinituko dituzte Barrutietako Kontseiluen "funtzionamendua hobetzeko eta auzokideen benetako partaidetza sustatzeko eginkizuna sendotzeko". 

Prozesu honen lehengo pausoa urtebete inguruko iraupena izatea aurreikusten da; hau da, 2017ko martxoaren amaierara arte luzatuko den prozesua izango da. 

Hortik aurrera, hurrengo fasea hasiko da: informazio bilketa eta oinarrizko dokumentazioaren lanketa. Martxoan, Barrutietako Kontseiluaren Berrikuspenerako Parte Hartzeko Prozesuaren komunikazio-fasea egingo da, eta apirilean eta maiatzean, eztbaida fasearen emaitza gisa, eragile guztien artean adostutako lehen txostena gauzatuko da.

Berriz, ekainetik abuztura bitartean, azken ondorioen txostena landu eta talde politikoek eztabaidatuko dute 2016ko irailean. Esan bezala, aurreikuspenen arabera, 2017ko martxoan amaitzeko asmoa dago, halxe eskatzen baitute dagokion lege-arautegiari atxikitako epeek eta izapideek. 

 

Barrutiko Kontseilua

Deustu, Uribarri, Otxarkoaga/Txurdinaga, Begoña, Ibaiondo, Abando, Errekalde eta Basurtu/Zorrotza dira Bilbok, gaur egun dituen zortzi barruti. Hauetako bakoitzak, Barrutiko Kontseilua dauka, auzokideen aprte-hartzea sustatu eta udal administrazioa deszentralizatzeko organi nagusiaz hornituta.

Kontseiluko Batzarra da Barrutiko KOntseiluarne organo batearazlea, baina horrekin batera, izaera sektorialeko bi lan batzorde dauzka: Batzorde Teknikoa -hirigintzako eta obra eta zerbitzuetako gaiez arduratzen dena- eta Batzorde Soziokulturala -bestelako gai eta politika publikoei buruzkoa-.

1989an sortu ziren Barrutietako Kontseiluak, eta parte-hartzea sustatzeko esparru eta tresnatzat kontsolidatu dira, udal kudeaketa hurbildu eta herritarrekiko elkarrizketa-bideak finkatzeko ahaleginean.

2004az geroztik, 1,5 milioi euroko diru-esleipena du urte Kontseilu bakoitzak, Auzokide Planari atxikitako lanak eta proiektuak lehenetsi eta gauzatzeko, eta deszentralizatutako kultur programazioaren arloko kontuetan nahiz interes orokorreko gaietan ere parte hartu ohi du.