2016/01/26 19:30
Aho Bete Doinu mahai-ingurua gaur, hilak 26, Kafe Antzokian, 19:00etan. Partaideak: Fermin Etxegoien (kazetaria) Aitor Narbaiza (managerra) eta Maisha MC (musikaria).
Aho Bete Doinu liburuak euskal musikagintzaren iragana, oraina eta geroari buruzko azterketa argigarria eskaintzen digu, hogei musikari, manager, argitaratzaile eta eragileri egindako beste horrenbeste elkarrizketaren bidez. Aho Bete Doinu 2001ean argitaratu zen. Bertan elkarrizketatuak diren 20 sortzaile zein ekoizlek gure artean egiten den musikaren etorkizuna dute hizpide. Hausnarketa kolektibo honetan datu biografikoak, hurbil daukagun iraganaren kuriositateak eta gerora begira hainbat aurreikuspenen berri ere aurkitzerik dago. Mikel Saizek egindako argazkiez hornitua, euskal musikagintzaren panorama argitzeko ekarpen txiki baten gisan sortu zen liburu hau. Elkarrizketatuak hauek izan ziren: Anari, Kaki Arkarazo, Pablo Cabeza, Jitu, Ignacio Casado, Natxo de Felipe, Anje Dualde, Niko Etxart, Forki, Marino Goñi, Aitor Gorosabel, Benito Lertxundi, Iñigo Muguruza, Ruper Ordorika, Edurne Ormazabal, Unai Radiation, J.M. Sors, Joseba Tapia, Anjel Valdes eta Josu Zabala. Elkarrizketatzaileak, Jon Eskisabel, Imanol Ubeda, Gotzon Hermosilla, Joseina Etxeberria, Mikel Lizarralde eta Fermin Etxegoien.
Orain, bigarren zatia idazteko helburuarekin hitzaldiak antolatuko dituzte Euskal Herrian zehar.