Bi eragile hauek antolaturioko jardunaldi zein ikastaroetan parte hartuko du ekintzaile politiko, iraultzaile eta feminista. Bera unibertsitateko irakaslea da eta espetxeen abolizioaren aldeko militante aktiboa ere.
Gite-Ipes Elkarteak, kartzela egitura gisa eztabaidagai jartzeko asmoa du, eta horretarako, denboran luzatuko den ildoa abian jartzen du emakume afroamerikarraren bisitaldiarekin. Otsailaren 5ean burutuko den lehenengo jardunaldi honetan, kartzela eta emakumearen gaian sakonduko da, eta ildo horretan, Angela Davisek azkeneko garaietan gai honen inguruan egindako hausnarketa zuzenean entzuteko aukera ere izango da.
Bestetik, Ipar Hegoa Fundazioak, otsailaren 6an, bere kidegoarekin barne mailan burutuko duen ikastaroan hartuko du parte Angela Davisek; 'Herri, klase eta feminista izaeradun borrokaren ikuspegia egun' izenburua duen mintegian. Bere ekarpen intelektuala aztertzeaz gain, egun diren erronkak eta eztabaidak mahaiganeratuko dira.