Sabin Bikaindik esan bezala, "taldearen dantza repertoriorik kuttunena eta bereziena da". Jon Maya dantzariak berriz, dokumentalaren esentzia "dantza tradizionala ulertzeko beste ildo bat" dela aipatu du.
Gaur, hilak 12, estreinatuko da Bizkaia Aretoan EHU -Abandoibarra, 3-, eta 19:30etan izango da. Sarrera mugatua izango da, baina bertara urbildu nahi izanez gero, hemen atera dezakezu gonbidapena.
19:30etan hasten bada ere, 19:00etan izango da ateen irekiera eta Photocall-a, eta 20:30ean txakolin gonbitea.