"Eraso sexista" izan da Gasteizen gertatua. "Erailketa", Emakumeen Mundu Martxak (EMM) adierazi duenez. "Nahiz eta legearentzat ez den genero indarkeria kasu bat izan, gure ustez izan da", esan du Goiuri Mendez Bilgune Feministako kideak. Horregatik aktibatu du EMMak erantzun-protokoloa. Protokolo horri jarraiki, eraso sexista baten berri jakin eta hurrengo egunean mobilizazioak deituko ditu EMMak.
Gizon batek 17 hilabeteko haurra leihotik behera bota zuen joan den asteartean Gasteizen, amak haurrari sexu-abusuak egiten harrapatu zuenean. Gizona atxilotua eta espetxeratua izan da.