Herrialde Katalanaren osotasuna ezker ikuspegitik aldarrikatzea izan zen Ovidi Motllorren konpromisoa, eta ondorioz kultura ofizialak guztiz alboratu zuen. 2015a hainbat ekitaldiz hornitu zen Any Ovidi edo Ovidi Urtea ospatuz. Hau Herrialde Katalanetan zehar egin zen, hortaz, "urte horren esentzia txiki bat" ekarri nahi izan zuen Aldarricatuz elkarteak Euskal Herrira.
Ekimena urtarrilaren 12an hasi zen eta Hika Ateneonen izan du lekua jada pasa diren egun hauetan. Hauek, kontzertuez, erakusketez, hitzaldiz eta ondo pasatzeko gogoz bete dira. Hala bada, gaur, ostirala, jaialdiaren azken eguna ospatuko da Bilbiko Kultur Etxean Ovidi Jaia izenekoarekin.
Euren web orrialdean aipatzen duten legez, Aldarricatuz Euskal Herrian bizi diren hainbat katalanek osatutako elkartea da. Bertan Euskal Herriko eta Herrialde Katalanetako egoera politikoaren inguruan zenbait kezka eta erreflexio konpartitzea dute helburu. Horietaz gain, elkartasunaren esparruko internazionalismoa, elkar ezagutza eta babesari ere erreparatzen diote. Hona hemen euren sare sozialak: @aldarricatuz eta Aldarricatuz.