Jam Session Hika Anteneon

uriola.eus 2016ko urt. 28a, 11:02

Gaur Jam Session berri bat eskainiko dute musika modernoko ikasleek.

Ikasleek inprobisatzeari ekingo diote musika-saio bitxi hauetan. Parte hartzeko bi aukera izango dira. Alde batetik, nola jotzen duten entzuteko aukera dago, modu pasiboan, edota, instrumenturen bat jotzen baldin badakizu, session-ekin bat egin eta parte hartzeko aukera.

Hika Ateneon izango du lekua eta sarrera doakoa izango da. Ordua berriz, arratsaldeko 19:30ean.