Auzoetan dantza agerraldiak, kalejirak eta erromeriak jasoko ditu 'Dantza Plazetan' programak

uriola.eus 2016ko urt. 28a, 08:40

'Dantza Plazetan' programaren hamabosgarren edizioa abian jarri du Udalak. Bilbon, tradiziorik handiena duten kultur programetakoa da; euskal folklore herrikoia sustatzeko helburua duena, herrietako plazetan egiten ziren erromeriak, dantza erakustaldiak eta kalejirak eskainiz. Horrela, tradiziozko dantzek zuten parte-hartze handia lortu nahi da.

'Dantza Plazetan' programaren aurtengo edizioak 51 emanaldi biltzen ditu, urtean zehar banatuta Deustuko, Begoñako, Ibaiondoko, Abandoko eta Basurtu-Zorrotzako barrutietan. Udalak, Bilboko zazpi dantza-talderen eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarra federazioaren laguntza du. Taldeak hauexek dira: Salbatzaile Dantza Taldea, Bihotz Alai Dantza Taldea, Gaztedi Dantzari Taldea, Ibai – Arte, Ondalan Erraldoien Konpartsa, Beti Jai Alai eta 1. Barrutiko taldeen federazioa, hau da, Deustuko Folklore Taldeak. 

'Dantza Plazetan' programa datorren larunbatean, urtarrilak 30, hasiko da. Hiru emanaldi egongo dira: Eguerdiko 12:00etan, San Felicisimon (Deustun), Bihotz Alai Folklore Dantza Taldeak antolatuko du urteko lehen dantza-agerraldia. Arratsaldeko 20:00etan, Salbatzaile Dantza Taldearen eskutik, hilero, azken larunbatean, Zazpi Kaleetako Santiagoko plazatxoan, izaten den erromeria tradizionala izango da. Eta 20:30ean, Deustuko Folklore Taldeak erromeria antolatuko du Deustuko Done Petri plazan. Domekan, urtarrilak 31, 11:30ean, 2016. urtean bere hogeigarren urteurrena ospatzen duen Ondalan Erraldoien Konpartsak kalejira eskainiko du Deustun ere.

Santutxuko Gaztedi Dantzari taldeak 65 urte beteko ditu eta, besteak beste, kalejira bat eskainiko du Isozakiko dorreetatik Casilda Andrearen parkeko pergolaraino, ekainaren 25ean, 18:00etatik aurrera. Kalejiran taldetik pasatu diren belaunaldi ezberdinetako hainbat dantzarik parte hartuko dute.

Aurten ere, Larrain Dantza izango da Areatzan, ekainaren 11n (larunbata) eta uztaileko larunbat arratsaldeetan Arriaga plazan dantza-agerraldiak izango dira, lehen igandean ez, Bilboko Kalealdia, delako.

'Dantza Plazetan' badu umeentzat ere txoko bat eta otsailaren 13an Begoñako Barrutiko zenbait plazatan eta ekainaren 19an Basurtuko Aita Donostia plazan umeen dantza agerraldia izango da.

Honekin batera doa erromerien, dantza-agerraldien eta kalejiren egutegia. Bilboko Udalaren www.bilbao.eus web-orrian ere kontsulta daiteke, baita 010 informaziotelefonora deituta ere.