Doctor Deseo kantu berriekin igoko da eszenatokietara

uriola.eus 2016ko urt. 29a, 08:00
Argazkia: Asier Arroita

"Bedina eta ezberdina" horrela definitzen du Doctor Deseok aterako duen 'Una mirada distinta' diskoa. Martxoan argitara ateratzeko aurreikuspenarekin dago taldea. 

Talde bilbotarra disko berriaren grabazioan murgilduta dabil egunotan Cesar Ibarretxe teknikariaren gidaritzapean. 

Guztira, hamalau lan kaleratu ditu Doctor Deseok orain arte. Horietako azkena, 'Busco en tus labios'. Martxoan argitaratuko du lan berria eta honek CDa, DVDa eta librurua jasoko ditu. Baga Biga diskoetxearekin argitaratuko duten lana izango da. 

'Busco en tus labios'-ek bederatzi abesti berri izango ditu, eta erosleek DVDa hartuko dute opari. Bertan 2014an Bilboko jaietan emandako kontzertuko 13 abesti eta Lekeition urte berean eskainitako zuzenekoan grabatutako hiru kantu aurkituko ditu entzuleak.

Nahiz eta oraingoz ez duten lan berriaren gaineko xehetasun gehiagorik eman, ziur asko, diskoa kaleratu eta gutxira agertoki gainera igoko dira berriro Francis eta taldekideak.