Bidebarrieta Kulturguneak Alejandro Palomasen liburuari ongietorria emango dio arratsaldean

uriola.eus 2016ko ots. 3a, 09:30

Argakzia: Javier Oliaga

'Un Perro' liburua aurkeztuko du Alejandrao Palomasek Bidebarrietako Kulturguneko liburutegian gaur, otsailaren 3an, arratsaldeko 19:30ean.

Destino argitaletxeak plazaratutako obra honek, gizon baten eta bere txakurraren arteko loturaren kontakizun zintzoa eta hunkigarria ez ezik, familiaren inguruan sortzen diren zirrarak islatzen dituen ispilua eta maitasunari egindako omenaldia ere bada.

Alejandro Palomas -Bartzelona, 1967- Ingeles Filologian lizentziatua eta poetikako masterduna San Frantziskoko New Collegen, kolaborazioak egin ditu zenbait egunkaritan; besteak beste Katherine Mansfield, Françoise Sagan eta Jack London-en lanak itzuli ditu. Hamar hizkuntzartara itzuli diren poesiak eta eleberriak ere idatzi ditu.

Palomasek bere amarenganako duen miresmena eta animalien aurkako tratu txarren kontrako aktibismo sutsua antzematen zaie bere sormen-lanei. Gauza txikiak, hurbilekoak eta familia ardura zaizkio kataluniar idazleari; "idazten dudan liburu bakoitza kate beraren begi bat da, bakoitza bere kolorearekin eta bere dentsitatearekin, baina beti gauza beraren inguruan dabilena". 

Esan bezala, Bidebarrietako Kulturguneko liburutegian egingo du aurkezpena gaur, otsailak 3, arratsaldeko 19:30ean.