'Eguzkia' izena emango dio Hozten taldeak bere hirugarren lanari. Bertan entzungai izango den abestietako bat, singlea, Irudimena, agian izenekoa eman du jada argitara Interneten.
Eneko (gitarra eta ahotsa), Ivan (bateria), Erik (gitarra) eta Mikelek (baxua) Lorentzo Records estudioan grabatu dituzte 'Eguzkia' laneko abestiak. Aitor Ariño arduratu da grabaketa eta nahasketa lanaz.
'Ke artean' (2013) eta 'Ezbaian' (2014) dira Hozten taldearen lehen bi lanak.