CEAR Euskal Herrira helduko diren errefuxiatu berrientzako etxebizitza bila dabil

uriola.eus 2016ko urt. 29a, 12:02

Eusko Jaurlaritzak hitzarmena sinatu du CEAR Iheslariak Laguntzeko Espainiako Batzordearekin eta Gurutze Gorriarekin. Horren bitartez, Jaurlaritzak hainbat etxe utziko dizkie bi elkarteei, errefuxiatuei bideratzeko.

Eritrearrak diren hiru gizonezko heldu ziren Italiako Lanpedusaako kanpamendutik Madrilera eta handik Bilbora. Egun Bilbon bizi dira, etxebizitza berean, eta Euskal Autonomi Erkidegora iritsi ziren lehen errefuxiatuak izan dira; hain zuzen ere, "gudatik ihesi zebiltzan eta euren artean senide ez diren hiru gizon heldu".

Aurten, CEARek jakinarazi duenez, errefuxiatuen etorrera bikoiztu egin da. 12.000 pertsona inguruk egin dute euren jatorrizko herrialdeetatik alde herrialde berrietara, etorkizun hobeago baten bila. Horri erantzuna eman nahi izan dio erakundeak. 100 pertsonetara igo nahi baitu erakundeak errefuxiatuen kopurua Euskal Herrian; bai Gasteiz zein Bilbon, eta guzti horiei etxebizitza emateko aukera ere izan nahi du.  

Oraindik ez dute zehaztu zenbat etxebizitza izango diren, baina jakinarazi dutenez, "hurrengo asteetan" errefuxiatu gehiago helduko dira Euskal Herrira. 

Horrenbestez, CEAR errefuxiatuei babes-etxea emateko prest dago, baina horretarako etxe bila dabiltza; alokatzeko etxebizitzen bila hain zuzen ere. Argi utzi nahi izan dute, etxebizitza horien gastuei eurek egingo dietela aurre.

CEAR

CEAR eta CEAR-Euskadi erakundeen helburua pertsona errefuxiatuen, herrigabeen eta migratzaileen giza eskubideak eta garapen integrala defendatzea eta sustatzea da.