Inauteriak 2016

Kopla, pontxe eta torrada lehiaketa asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Bilboko Konpartsak 2016ko urt. 29a, 12:45

Ez da ezer geratzen Bilboko inauteriak ospatzeko eta Bilbo kolore, irudimen eta biribilketa performance alaian murgiltzeko. Iaz bezala ekimen ezberdinezkin jantziko da egitaraua, eta horien artean, Kopla Txikien berreskurapena eta V. Torrada eta Pontxe Lehiaketa izango dira.

Bilboko Udaleko Jai Batzordeak, Bizkaiko Abesbatzaren Elkartearen laguntzarekin, 2016ko Bilboko Inauterietako Kopla Txikien Txapelketan parte hartzeko deialdia egin du. Urtarrilaren 30ean, larunbat honetan, ospatuko da Bilborock aretoan, arratsaldeko 19:00etan. Bertara edozein talde, konpartsa edota abesbatza hurbil daiezke parte hartzera. 

Kopla Txikien Txapelketan parte hartzen dutenen artean bost sari banatuko dira:

1. Saria: Putxera 30l.+ Osagaiak

2. Saria: Putxera 15l.+ Osagaiak

3. Saria: Putxera 7.5l.+ Osagaiak

Animazioari accesit berezia: Garaikurra

Mozorroei accesit berezia: Garaikurra

 

Torradak eta pontxea

Bestetik, urtarrilaren 31n, Inauterietako V. Torrada eta Pontxe Lehiaketa izango da. Honetan irabazle direnak trofeo eta kartel batekin sarituak izango dira. Horretaz gain, taberna irabazleak bere izena prentsan, sare sozialetan eta Bilboko Konpartsen webgunean ikusi ahal izango du. 12:00etan ospatuko da lehiaketa Plaza Berrian.