Bihar, otsailak 2 hasi eta hilaren 22ra bitartean, gutxi gorabehera, kalea tarteka itxi eta espaloiak eta aparkalekuak okupatuko dira Goya kalean, 1. eta 9. zenbakien artean. Bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat; lanek aurrera egin ahala aparkalekuak murriztuko dira eta hesiak jarriko dituzte aurretiaz.
Lorezaintzako mantentze-lanak (Zuhaitzak inaustea) egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Era berean, bihar, 09:30etatik 15:30etara bitartean, gutxi gorabehera, zirkulaziorako itxi eta aparkalekua okupatuko da San Agustin estratan, Tiboli zeharkalearen eta Zumalakarregi etorbidearen artean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta Ordezko bideak Trauko kalea, Harritxoen kalea eta Zumalakarregi izango dira.
Tarte horretan dauden garajeetako sarrera-irteerak Zumalakarregi etorbidetik egin beharko dira.
Espaloia egiteko eta galtzada asfaltatzeko itxiko da kalea ibilgailuen zirkulaziorako.
Gainera, 10:00etatik 15:00tara, ibilgailuen zirkulazioa itxi eta aparkalekuak kenduko dituzte Epalza kalean, Castaños eta Uriortu kaleen artean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira eta garajeetarako sarrera baimendeko da. Ordezko bidea Tiboli kalea izango da.
Zirkulazio-etenaldia tresneria igotzeko lanek eragingo dute.
Bestetik, bihartik otsailaren 18ra, gutxi gorabehera, aparkalekua eta bidegorria okupatuko dira Campo Volantin pasealekuaren 1. zenbakiaren parean. Ibilgailuen zirkulazioa seinalisten bidezerregulatu eta bidegorriko erabiltzaileen pasabidea erraztuko da, 1. eta 3. zenbakiko oinezkoen pasabideen artean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aurretiaz.
Espaloia egiteko eta galtzada asfaltatzeko okupatuko da esparru publikoa.
Bukatzeko, bihar hasi eta hilabetez, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Novia Salcedo kalean, 18. eta 32. zenbakien artean. Oinezkoen joan-etorriak aparkalekutik egingo dira eta okupatutako guneetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz.
Sabino Arana urbanizatzeko lanen II. fasea egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Ur mozketak
Bihar, otsailak 2 ere, 16:00etatik 19:00etara bitartean, ura kenduko dute Urkixo Zumarkalearen 98tik 102ra bitarteko zenbaki bikoitietan eta Luis Briñas kaleko 5etik 11ra bitarteko bakoitietan. Udal sareko balbula bat konpontzeko hartuko dute neurria.
Era berean, 16:00etatik 19:00etara ere, Uraren hornidura zerbitzua eten egingo dute Bentazar kaleko 1etik 7ra bitarteko zenbakietan eta Santa Ana Etxaldeko zenbaki guztietan. Neurria Bentazar kaleko 1. zenbakian ur-hartunea konpontzeko hartuko da.