Aparkalekuak okupatuko dituzte Deustun eta hainbat ur mozketa egongo dira

uriola.eus 2016ko otsailaren 2a

Udalak jakinarazi duenez, bihar, asteazkena, otsailak 3, aparkalekuak okupatuko dira Burgos kalean eta ura moztuko da Iparragire kalean zein Zamakola, Malmasin eta Lekanda kaleetan.

Bihar, otsailak 3 eta etzi hilak 4, 08:00etatik 14:00etara bitartean, gutxi gorabehera, aparkalekuak okupatuko dira Burgos kale osoan. Luis Power kalea berritzeko okupatuko da bide publikoa.

Bestalde, bihar, asteazkena, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Zamakola kaleko 132tik 150era bitarteko zenbaki bikoitietan; Malmasin kaleko 2an eta Lekanda kaleko 2an ere bai (kiroldegia eta geltokia).

Zerbitzuz kanpo dagoen hartune bat baliogabetzeko kenduko da ura.

Bukatzeko, 16:00etatik 19:00etara ere, ura moztuko dute Iparragirre kaleko 1etik 3ra; 1. zenbakian dagoen berunezko ur-hartune bat berritzeko.