'Musikaren koloreak' ikuzkizuna gozatzeko aukera izango da asteazken honetan. Bertan Izaskun Andueza, Arkaitz Ibarra, Xabier Olazabal, Edurne Errea, Iker Alvarez, Agustin Agirre, Leyre Lisarri, Roman Cubedo, David Delegado eta Asier Elias musikariek parte hartuko dute kontzertu berezi honetan.
Erritmo desberdinak aurkitu ahal izango ditugu. Bakarkako txistu eta banda tradizionaletik kabareteko musikara eta bateriak eta kontrabaxuak lagundutako pieza anitzetara. Emankizuna 20:00etan hasiko da eta A1 Aretoan izango da sarrera librea izanik.
Txistua izango da ikuskizunaren protagonista nagusia, baina ez bakarra. Euskal musika tresnaren soinuari akordeoia, marinba, pianoa edo gitarra gehituko zaizkio. Kontzertuak euskal kantak jasoko ditu, Urteagaren 'Gure abestiak eta Ansorenaren 'Cunningham collection' konposizioak eta 'Cabaret' musikaleko erritmoak ere.
Ekimena bihar asteazkena, hilak 3, izango da Euskalduna Jauregiko A1 Aretoan arratsaldeko 20:00etan, eta sarrera doakoa izango da.