Kazetaritza feminista eta fikziozkoak ez diren narratibak UPV/EHUko Bizkaia aretoan

uriola.eus 2016ko ots. 3a, 09:15

Otsailaren 16an izango dute hasiera UPV/EHUko Bizkaia aretoan feminismoa xede duten tailer eta mahai- inguru ezberdinak, otsailaren 26ra arte. Kazetaritza feminista eta fikziokoak ez diren narratibak helburu izanik, Guerrilleras Cotidianas kolektiboko Jara Cosculluela eta Blanca Ortiga adituak izango dira koordinatzaileak.

Kolektiboaren arabera, antolatutako ZEHARKAKOAK/ /TRANSVERSALES jardunaldien helburu nagusia jakintza akademikoak elkabanatzea izango da, eztabaida artistiko eta feminista kontenporaneoekin elkar lotuz.

Egitarauaren barruan, tailerrak (eurek iragarri duten modura, talde txikian egingo dira, eta komeni da aurrez izena ematea 16:00etatik 20:00etarako saioetarako) eta eztabaida mahaiak (biltzar irekiak, oro har 19:00etan) egingo dituzte, UPV/EHUko ikasleen laguntzarekin. Tailer eta eztabaida mahai guztietara joaten direnek UPV/EHUko graduetako batean kreditu bat lortu nahi badute, harremanetan jarri behar dute @EHUkulturarekin, hemen kontaktua: 94 601 21 77

edota email bat bidali honako helbidera: ehukultura-bizkaia.info@ehu.es

 

Egitaraua

Tailerrak:

  • Otsailaren 16an eta 17an
    16:00etatik 20:00etara
    Kazetaritza feminista eta fikziokoak ez diren narratibak.
    Pandora Mirabilia
  • Otsailaren 18an eta 19an
    16:00etatik 20:00etara
    Soinu mapa feminista
    Nacho Durán
  • Otsailaren 22an, 23an eta 24an
    16:30etik 19:30era
    Ikusmintzairak
    Alba G. Corral

Mahai inguruak:

  • Otsailak 23, 19:00etan
    Hitzaldi medikoak  [19H]
    Aditua: Rosa Almiral
    Artista: Lucía Egaña
    + ikasle gonbidatuak
  • Otsailak 24, 19:00etan
    Arkitekturak eta zaintzak
    Aditua: Hiria Collective
    Artista: Daniela Ortiz
    + ikasle gonbidatuak
  • Otsailak 25, 19:00etan
    Ekonomia feminista
    Aditua: Astrid
    Artista: Eulalia Valdosera
    + ikasle gonbidatuak
  • Otsailak 26, 19:30etan
    Multimedia artea
    Aditua: Lurdes Mendez
    Artista: Esperanza Collado
    + ikasle gonbidatuak

Informazio gehiago hemen: transversaleszeharkakoak.wordpress.com