Bihartik aurrera, aparkalekuak kenduko dira eta ibilgailuen zirkulaziorako behin betiko itxiko da Jardintxikerra kalea, 10. zenbakiaren eta Pablo Alzola kalearen artean. Oinezkoek igarobidea libre izango dute eta okuoatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.
Sabino Arana aldea urbanizatzeko proiektuaren 3. fasean sartzen dira Jardintxikerra kalea oinezkoentzat egokitzeko lanak eta lan horiek egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Bestalde, bihartik, otsailaren 8ra, astelehena, kalea tarteka itxi eta espaloiak eta aparkalekuak okupatuko dira Kareaga estratan, 2. zenbakiaren parean. Bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat eta okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz.
Lorezaintzako mantentze-lanak (zuhaitzak inaustea)egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Bukatzeko, bihar ere, 16:00etatik 21:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Burgos kaleko zenbaki guztietan; Araba kaleko zenbaki guztietan, eta Iruña kaleko 8 eta 10ean.
Udalaren ur-sarean lotura-lanak egiteko kenduko da ura (Luis Power kaleko lanetako I.fasea).