Iaz antolatutako jardunaldietan hainbat lagun bildu zituen Bilboko Bilgune Feministak. Aurten ere, indartsu dator egitaraua 'Izan burujabe, izan aske' lelopean. Gaur, otsailak 11, izango dute hasiera bigarren jardunaldiek, eta otsailaren 27ra arte luzatuko dira.
Tartean, lau egun ezberdinetan banatuko diren hitzaldi zein tailerren gaiak argitara eman dituzte. Besteak beste, boteretze feminista, harremanen eragina, esperientzien mahaingurua eta azkenik, jardunaldiei amaiera emango dien eskola feminista.
Saio guztiak 19:00etan hasiko dira Ronda 12 kalean dagoen Zirika gunean, sarrera librea dela.
Egitaraua
Otsailak 11 osteguna: Boteretze feminista martxan! KRML Bizirik
Otsailak 17 asteazkena: Bizipoza VS Kutsadura. Harremanen eragina egunerokotasunean
Otsailak 22 astelehena: Posiblea da feminismoan bizitzea. Esperientzien mahaingurua
Otsailak 27 larunbata: Danok eskola feministetara!
Saio guztiak 19:00etan izango dira Zirika gunean (Ronda 12).