Inauteriak 2016

Aratusteak direla eta Kale Nagusia aldi baterako itxiko dute larunbatean

uriola.eus 2016ko ots. 4a, 09:55

Aratusteak ospatzeko Jai Batzorde Mistoak programatutako ekintzak direla eta, otsailaren 6an, larunbata, zirkulazio-aldaketak egingo dira Kale Nagusian eta inguruetan.

Hala bada, Kale Nagusia, Moyua plazatik Plaza Biribileraino, itxita egongo da larunbatean ibilgailuen zirkulaziorako, 06:00etatik 21:30era bitartean, gutxi gorabehera. Urkixo zumarkalea, ordea, libre utziko da ibilgailuak pasatzeko, jende-pilaketak eragozten ez badu behintzat, segurtasun-mailako arrazoiengatik. Kale Nagusiko garajeetako sarrera-irteerak ere egin ahal izango dira tarte horretan.

Kale Nagusira ezingo da Astarloa kaletik sartu, itxita egongo delako aipatutako denbora-tarte horretan. Garajeetako sarrera-irteerak bakarrik egin ahal izango dira, jendetzak eragozten ez badu. Aldaketok dirauten bitartean, Aiala kaleak kontrako noranzkoa izango du, Hurtado de Amezaga kaletik sartu ahal izateko.

Era berean, ibilgailuen zirkulazioa murriztuko da Arbolantxa eta Done Bikendi kaleetan. Garajeetako sarrera-irteerak egin eta baimendutako ibilgailuek zirkulatu ahal izango dute.

Zabalgune plazako 1etik 9ra arteko zenbakietan ezin izango da aparkatu eta zirkulazioa itxi egingo da 08:30etik 21:00etara bitartean, umeentzako jolasgunea jarriko delako han.

Bestalde, 19:00etatik 20:15era bitartean, Zazpi Kaleetarako jaitsiera izango da. Desfilea pasatu ahala zirkulazio-aldaketak izango dira ibilbide honetan: Plaza Biribila - Nafarroa kalea - Areatzako zubia - Bidebarrieta kalea.

Aldaketak Bilbobusen

Zirkulazio-aldaketek eragina izango dute Bilbobus zerbitzuan; izan ere, Moyua plazarantz doazen bidaiak Urkixo zumarkaletik eta Recalde zumarkaletik joango dira eta Plaza Biribilerantz doazenak, berriz, Elcano eta Hurtado de Amezaga kaleetatik.

Umeen aratusteetako desfilea

Bihar, otsailak 5, barikua, zirkulazio-etenaldiak egingo dira 10:30etik 11:30era bitartean umeen Aratusteetako desfilea dela eta. Hartara, Bilboko eskoletako eta ikastoletako umeen desfilea Albia lorategian abiatuko da eta Plaza barrian amaituko txokolatada handi batekin. Hau izango da ibilbidea: Mazarredo zumarkalea (Albia lorategia) - Kale Nagusia - Plaza Biribila - Nafarroa kalea - Areatza kalea - Foru kalea - Plaza Barria.