Farolin esparru publiko edo profesionalean izena lortu duen bilbotarra da – ez du zertan Bilbon jaiotakoa izan behar-, Bilboren izena ahotan erabili eta bilbotarra izatea azpimarratzen duen pertsonaia da, eta Semper Plus Ultrak (Beti haratago) laburbildu dezake bere ustea. Zarambolas, aldiz, gibel-handi bat da, Bilboko hiritar tipikoa, ezerk edo inork bizitza aldatuko ez diona. Ondo bizitzea atsegin duen jauntxoa, Carpe Diemek laburbiltzen du bere bizi-lema.
Aurtengo kasuan Ane Zabala, Farolin, kazetaria da. Radio Euskadin denbora luzez dihardu eta gero, gaur egun Hamaika Telebistan lanean dabil. Bestalde, Galder Perez, Zaranbolas, aktorea eta gidoilaria da. Hainbat lan eta filmetan parte hartu du. Gainera, Radio Euskadin lanean egon da ia 20 urtez eta ETBko hainbat programen gidoilari izan da.
1984ko Aratusteetan ezarri zen lehenengoz Farolin eta Zarambolasen epaiketa Bilbon, aratuste tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zen urteroko pertsonaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuz. Gure hiribilduan gaiari kutsu txirenea ematea erabaki zen, zintzoaren eta gaiztoaren arteko dikotomia hautsi eta umore kutsua ezarriz, hiritarren izaera arketipikoaren bikoiztasun barregarria agerian uzteko.