Eskainitako datuen arabera, 200 baino gehiago izan dira jokatzera animatu direnak abenduaren 25etik urtarrilaren 25era. Horietatik lau izan dira gazte sarituak. Atzo izan zen sari-banaketa Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan.
Jolasaren funtsa test moduan proposaturiko kulturari, kirolari, arteari edota geografiari buruzko galdera aleatorioak erantzutea da. Parte-hartzaileek 15 minututan ahalik eta puntuaziorik handiena lortzea izan dute helburu, zenbat nahi bider jolastuz. Doan jaitsi zitekeen jolasa Google Play Store erabiliz. Erabiltzaileek ezizen edo erabiltzaile-izena, telefonoa eta adina bezalako datuak eman dituzte lehiatzen hasi aurretik.
Aurtengo 'Galdeketaun' lehiaketan galdera berri asko txertatu dira eta laugarren aukera bat ere gaineratu da. Euskaraz ondo pasatzea eta euskal kultura ikastea dira jolasaren xedeak.
Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailak, Nontzeberri.com kultura-arloko ataria dira lehiaketaren antolatzaileak.