'Zientziateka' ekimenaren parte den hitzaldia, hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak antolatzen dituen jardueren parte da. Oraingoan, UPV/EHUko Edurne Maizek emango du hitzaldia, bertan izenburuak adierazten duen bezala 'Ez dut probatu nahi! Zergatik egiten diote haurrek uko elikagai berriei?' galderari erantzungo dio.
Ikerketa ezberdinek arazo hau elikadura ez orekatu batekin erlazionatzen dute eta Edurne Maiz eta haren taldeak egindako ikerketan, haur neofobikoek autoestimu baxuagoa eta antsietate maila altuagoak dituztela ere aurkitu dute. Elikadura neofobia benetako arazo bihur ez dadin "gurasoen papera ezinbestekoa" dela adierazi dute ikertzaileek.
Hitzaldia Azkuna Zentroko Bastida aretoan eskainiko da doan. Sarrerak aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroko informazio-gunean, aretoa bete arte banatuko dira doan.